Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BILERA PARTE-HARTZAILEAK KONTZEJUEKIN.

Udala kontzejuekin elkartzen hasi da, eta lehen bilera joan den urriaren 1ean egin zen Aitzoainen. Kontzeju guztiekin da elkartzekoa. Udalak lehen eskutik jakin nahi du zer behar eta zer eskari dituzten kontzejuek, erantzuna emateko. Bileraren lehen zatian, Berriobeitiko alkateak, Herritarren Parte-hartzea Batzordeko kideek eta kasuan kasuko Kontzejuko Batzarrak parte hartzen dute. Gero, eztabaida-saio irekia egiten da auzokideekin, bertaratzen direnen kexak edo iradokizunak jasotzeko. Holako topaketak hilean behin eginen dira kontzejuz kontzeju. Guztira, hamar bilera urtean, udako hilabeteak kenduta.