Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BERRIOBEITI ROCK ERRITMOAREKIN BAT.

Musika-ekimen berria erantsiko zaio aurten Udalak kultur arloan eskainitakoari, XX. mendeko 70eko eta 80ko urteetako soinuz beteko baita Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikineko taberna-kafetegia. Rock zikloan hiruzpalau emanaldi eginen dira urtean. Sarrera doan izanen da, eta kontzertuak ostiraletan eginen dira, 23:00etan hasita.

Lehen rock doinuak azaroaren 20an iritsiko dira, Woodstock Blues Band taldearen eskutik. Taldeak 70eko hamarkadako talde handien doinuak jaso ditu, rock gai klasikoen errepertorioa emateko (Jimi Hendrix, Johny Winter, Eric Clapton…). Hurbileko gaiak ere erantsi dituzte, hala nola  Leño, Txarrena edo Extremoduro, besteak veste.